Gazteok EH Bildu

EH Bilduri babesa emateko ostegun honetan gazte argazkia aterako dugu 20:15ean plazan. Guk argi daukagu, EH Bildu da Zestoako gazteak ondoen ordezkatuko dituen aukera. Herriko gazteak ditugu zerrendan, horiek izango dira Zestoako gazteen interesak, beharrak edota kezkak udalera eramango dituztenak. Gure herriko gazteak herrian bizi eta herrian lan egitea nahi dugu eta horretarako bermeak eta laguntzak ezartzen saiatuko da EH Bildu. Gazteak dira gure herriaren oraina eta etorkizuna. Zestoa, bizia, aktiboa, feminista, berdea… nahi dugu; Zestoa ezkerretik eraiki nahi dugu. Eta hori egiteko aukera bakarra EH Bildu da. Maiatzaren 26an asko dago jokoan. Igandean, gazteok, EH Bildu!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide