Albisteak

Gazteria Sailak webgune berria jarri du martxan

Zestoako Gaztelekuaren webgunea erabilgarri dago duela egun batzuetatik. zestoagazte.zestoa.eus helbidean “gazte zestoarrentzat dauden zerbitzu guztien informazioa emango dugu” adierazi du Leire Otaegi Zestoako Udaleko Gazteria dinamizatzaileak.

Otaegik azaldu duenez “Udalak webgunea berritu zuenean, Gazteriaren atala zabalagoa edo osatuagoa egitea erabaki genuen. Gure asmoa gazteriarentzako dagoen zerbitzu guztiak ikusgarriagoak egitea da. Lan eskaintzak, autobus zerbitzuen informazioa,… gazteentzako interesgarria den informazioa eskuragarri dago bertan”.

Udalekuetako lan-poltsa irekita

Udalekuetan begirale edo koordinatzaile aritzeko izen emate epea zabalik dago apirilaren 22ra arte. “Aurten berritasun moduan Udalekuetako bigarren koordinatzaile bat ere lanean izango da nirekin bi hilabetez” dio gazteria dinamizatzaileak. Udalekuetan talde eta begirale asko izaten da lanean (Zestoan, Aizarnan, Arroabean,…) eta horiek guztiak koordinatzeko helburuarekin kontratatuko da aurten bigarren koordinatzaile bat. Gazteria sailaren webgunean dago lan-poltsan izena emateko beharrezko informazio guztia.

Apirileko ekintzak

Apirilean zehar Gazteria sailak antolatuta honako ekintzak izango dira:

  • Apirilak 18 (astelehena): YOGA TAILERRA (6-9 urte) 17:00-18:00 Kiroldegiko goiko gelan, hilean behin
  • Apirilak 22 (ostirala): HAURRENTZAT JOLASAK Barbantxo Aisialdi Taldearekin (6-9 urte) 17:00-18:00 Kultur Etxean (hamabostean behin)
  • Apirilak 27 (asteazkena): Haurrentzat tailerra: “PONPOIA” (6-9 urte) 17:00-19:00 Gaztelekuan Aurrez izena eman behar da!
  • Apirilak 29 (ostirala): KONTAIDAZU IPUIN BAT (4-7 urte) 17:30 Liburutegian (kontalaria: Maider Ibarguren)
  • Apirilak 14 eta 28 10-11 urtekoentzat jolas librea
  • Apirilak 21 sukaldaritza tailerra: krepak
  • 12 urtetik gorakoentzat (ostiral eta larunbatetan): Ap.15: sexualitate tailerra Ap.16 pelikula Ap22-23: jolas librea Ap.29-30: sukaldaritza tailerra: krepak



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide