Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udaleko Gazteria sailetik azarorako ekintzak antolatu dira. Atzo bertan hasi ziren ekintzok, Arroagoian Izar Arregik doluaren gainean emandako
Guraso-eskolaren bigarren zatiarekin. Horretaz gain, atzo futbolin txapelketa izan zen Gaztelekuan, eta parte-hartzaileei bihar kiroldegian izango den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako
sarrerak oparitu zitzaizkien.
Gaur bertan, 17:00etatik 18:00etara Barbantxo Aisialdi Taldearekin 6-9 urte bitartean dituztenentzat jolasak izango dira.
Hemen duzue Gazteria Sailetik antolatutako ekintzen zerrenda:
Urriak 30 (ostirala): HAURRENTZAT JOLASAK Barbantxo Aisialdi Taldearekin (6-9 urte)
17:00-18:00 Kultur Etxean, hamabostean behin
Azaroak 4 (asteazkena): KOMETA TAILERRA gaztelekuan (6-9 urte)
17:00-19:00 Aurrez izena eman behar da!
Azaroak 5 (osteguna): KONTALARI TAILERRA Pello AƱorgarekin
18:00-19:30 Tailerreko parte hartzaileak izango dira KONTAIDAZU IPUIN BAT ekimeneko kontalariak
Animatu eta eman izena liburutegian ala gaztelekuan!
Azaroak 13 (ostirala): HAURRENTZAT JOLASAK Barbantxo Aisialdi Taldearekin (6-9 urte)
17:00-18:00 Kultur Etxean, hamabostean behin
Azaroak 16 (astelehena): YOGA TAILERRA (6-9 urte)
17:00-18:00 Kiroldegiko goiko gelan, hilean behin
Azaroak 18 (asteazkena): LIBURU-BANAGAILU TAILERRA gaztelekuan (6-9 urte)
17:00-19:00 Aurrez izena eman behar da!
Azaroak 20 (ostirala): GURASO-ESKOLA Izar Arregirekin. Gaia: ANAI-ARREBEN ARTEKO HARREMANAK
18:30-20:00 Iraetako elkartean gimnasioan
Azaroak 27 (ostirala): HAURRENTZAT JOLASAK Barbantxo Aisialdi Taldearekin (6-9 urte)
17:00-18:00 Kultur Etxean, hamabostean behin
Eta ostegunero: GAZTELEKUA zabalik (10-11 urtekoentzat)
16:30-19:00 urriak 29: futbolin-txapelketa
azaroak 12: bost baietz
azaroak 26: gabonetako apaingarriak
Ostiral eta larunbatetan: GAZTELEKUA zabalik (12 urtetik gorakoentzat)
16:00-19:30 Azaroak 6-7: gabonetako apaingarriak
Azaroak 13: gabonetan zer?
Azaroak 20-21: Beldur barik tailerra: modako kantuak eta mezu sexistak
Azaroak 27: sexulapiko
Azaroak 28: pelikula