Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Asanbladak azaroko asteburu guztietarako ekintzak antolatu ditu gaztetxean.
Hilaren 3an ostirala, Rodeo, Inoiz ez eta Disnomia kontzetuak izango dira iluntzeko 22:00etan.
Bigarren asteburuan, “Ekialde Hurbila, inperialismoa, erresistentziak eta posizio politikoak” hitzaldia arratsaldeko 18:00etan eta hurrengo egunean, larunbata 11an, “Mendietan zentral eolikorik ez!” lemapean egun osoko egitaraua Sañu Bizirik eta Agiro mendi klubarekin.
Ostirala 17an arratsaldeko 18:00etan Bakarrizketak izango dira eta azken asteburuan, ostirala 24an Labankada, Jipoituak eta Hoben taldeen kontzertuak.