Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gaztetxearen 34. urteurrenaren baitan, egun osoko egitaraua prestatu du Gazte Asanbladak datorren iganderako, hilak 30. Joan den apirilaren 4an hasi ziren urtemugaren ekitaldiekin eta igandean emango diete amaiera aurtengo ospakizunei.
Hemen egitaraua:
12:30. Bertso triki poteoa herriko kaleetan zehar, Dalen Olano eta Jon Gurrutxagarekin.
14:30. Bazkaria Zentroan. Menua: Haragi edo berdura paella. Txartelak Mollergin eskuragai, 12 eurotan. Ondoren, soka tira.
18:30. Poteo musikatua herriko kaleetan zehar.
22:00. Bertsio gaua Gaztetxe zaharrean.