Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Gaztetxeak 32. urte bete ditu eta egitarau polita antolatu dute hori aitzakiatzat hartuta. Ostiralean Maria Blanco eta Mikel Ibarguren herritarrak eta Julen Portillo zarauztarra izan ziren monologotan eta larunbatean berriz, Santa Engraziara mendi buelta egin zuten gaztetxeko kideek.
Ostegunean izango da hurrengo hitzordua “Okupazioaren aurkako ofentsiba gelditu” izenburua izango duen hitzaldia eskainiko du Erraki babes sareak arratsaldeko 18:00etan .