Albisteak

Gaztetxeko auziaren harira epaituko duten gaztearen absoluzioa eskatzeko elkarretaratzea deitu du Gazte Asanbladak

Gotzaindegiak Gazte Asanbladako kideen aurka jarritako salaketa dela eta gazte bat epaituko dute datorren asteartean, apirilaren 18an, Azpeitiko Epaitegian. Gazte Asanbladak bi elkarretaratze deitu ditu, Herriko gazte bat epaitua, absoluzioa orain! lemapean. Lehen hitzordua larunbatean, hilaren 15ean egingo dute, Zestoako plazan, eguerdiko 13:30ean. Bigarren hitzordua, berriz, epaiketaren egunean izango da, goizeko 10:45ean, Azpeitiko Epaitegien aurrean.

Asanbladako kideek salaketa kentzea “exijitu” diote Elizari: “Azken hilabeteotan, elizak biltzeko eta negoziatzeko prestutasunik ez duela garbi erakutsi digu. Gainera, eraikinera sartu ginenetik hartutako erabaki bakarra bide judiziala izan da eta herriko gazte bat epaitu dute. Guk ordea, oztopoen aurrean borrokan jarraitzen dugu, Udala eta Elizarekin akordio batera iristeko. Horretarako, apirilak 15ean deitu dugun kontzentraziora bertaratzeko deia luzatzen dugu, elizak salaketa kendu dezan eta udalarekin negoziazio mahai baten bidez akordio batera iritsi gaitezen”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide