Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoko ibilbide luzea egin dute gaur hemezortzi lagunek. Goizeko 9:30ean elkartu da taldea kiroldegiko aterpean, eta Sastarrainera abiatu dira. Handik Agittara joan dira, eta Etorratik pasa ondoren itzuli dira berriro herrigunera. Zortzi kilometroko ibilbidea osatu dute, eta amaieran mokadutxoa egin dute.
Argazkiak: Zestoa Osasuntsu