Albisteak

Gaztetxeko umeen eguneko ekintzetan parte hartzeko izen ematea zabalik

Ekaineko ekintzen baitan, umeen eguna antolatu du gazte asanbladak datorren ostiralerako. Arratsaldeko 17:00etan hasita, altxorraren bila jolasean arituko dira, eta ondoren txotxongilo tailerra egingo dute, zentroan. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute zestoakogazteasanblada@gmail.com helbidean.

Oharra: Txotxongilo tailerrean parte hartu behar dutenek, komuneko edo sukaldeko paper-biribilkiak eman ditzaten eskatu dute antolatzaileek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide