Albisteak

Gaztetxoentzako krono igoera egingo dute bihar arratsaldean

Gazteentzeko krono igoera egingo dute bihar, ostirala, arratsaldeko 18:00etan hasita. 9 eta 14 urte bitarteko gazteek izango dute parte hartzekoaukera eta Lauiturrietatik hasi eta  Portalerainoko ibilbidea egin beharko dute. Antolatzaileek azaldu dute kaskoa eramatea derrigorrezkoa dela. Parte hartu nahi duen orok, bihar arratsaldeko 17:30ean eman beharko du izena, Udaletxe azpian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide