Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Otsaila iristearekin batera, gaztetxoentzako ekintza ugari prestatu dituzte, bai herrigunean bai auzoetan. Gaztelekuak, guraso elkarteek eta aisialdi taldeek antolatuta, adin ezberdinetako haur eta nerabeek aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute hilabete osoan zehar.
Herrigunean, Gaztelekuan, 10-11 urtekoentzat eta 12-16 urtekoentzat saio ezberdinak antolatu dira. Ostegunetan edo ostiral eta larunbatetan, maskarak egiteko tailerrak, mozorro-desfilea, sukaldaritza saioak (cookie-ak prestatzeko), jolas librea edota mozorro-festa izango dira, Inauteriei lotutako giro bereziarekin.
Txikienentzat ere badago eskaintza. Barbantxo aisialdi taldeak 4-5 eta 6-9 urteko haurrentzako jolas saioak eskainiko ditu hainbat egunetan, Gaztelekuan bertan. Horrez gain, Kontaidazu ipuin bat ekimenaren bidez, liburutegian ipuin-kontaketak egingo dira arratsaldez, eta ePELIan egitasmoak kultur etxean elkartzeko aukera emango die haurrei.
Auzoetara begira ere agenda betea da. Arroabean, Aizarnan eta Iraetan Santa Eskearekin lotutako ospakizunak eta Barbantxorekin haur jolasak egingo dira. Arroabean, gainera, Inauteriak Txepetxarekin eta talo-jatearekin ospatuko dituzte, eta hilabete amaieran haurrei zuzendutako beste jolas saio bat ere antolatu da.
Herrigunea eta Gaztelekua
10–11 urte bitarteko haurrentzat
· 5: Maskarak
· 12: Itxita
· 19: Jolas librea
· 26: Sukaldaritza (cookie-ak)
Ostegunetan, 16:30–19:00
12–16 urte urte bitarteko haurrentzat
· 14: Mozorro-desfilea
· 27: Sukaldaritza (cookie-ak)
· 28: Sukaldaritza (cookie-ak)
Ostiral eta larunbatetan, 16:30–19:00
Inauteriak
· 5 / 6 / 11: Maskara-lehiaketa
· 13: Mozorro-festa
· 14: Mozorro-desfilea
Barbantxo – Haurrentzako jolasak
· 4–5 urte: 11 / 25
· 6–9 urte: 6 / 27
Kontaidazu ipuin bat
· 3 / 17
17:30ean, liburutegian
ePELIan
· 1 / 8 / 15 / 22
17:00etan, Kultur Etxean
Auzoetako ekintzak
Arroabea
· 7: Santa Eskea
· 13: Inauteriak, Txepetxa eta talo jana
· 27: Txepetxarekin haurrentzako jolasak
17:00 (3–5 urte) 18:00 (6–11 urte)
Izen-emateak: txepetxaaisialdiakm@gmail.com
Aizarna
· 6: Barbantxorekin haurrentzako jolasak (17:00, elkartean)
· 7: Santa Eskea
· 27: Barbantxorekin haurrentzako jolasak
Izen-emateak: 688 684 029
Iraeta
· 20: Barbantxorekin haurrentzako jolasak
17:00etan, elkartean
Izen-emateak: 688 684 029