Gerra santua eta sexualitate lizuna
— 2018-11-13Gerra santua bada, eta sexualitatea lizuna, baliteke geure izate dotore honetan zerbait gaizki egin izana. Mugetan bataiatuak izan gara, eta pekatuan heziak, desberdintasun, sexualitate eta azalagatik bereiziak.
Beraz, elkar gorrotatu dezakegu, elkarren beldur izan gaitezke, geure arteko hormak eraiki ditzakegu, kolpez kolpe, adreiluz adreilu. Eta giltzapetuta zaude, gaude.
Beharbada norbait maita genezake, beharbada gehiago kezkatu gintezke. Beraz, geure burua maita genezake, geure barnea lehertuko duen bonba zorroztu ordez.
Sexualitatea sakratua eta gerra lizuna izango balitz, ez balitz alderantziz izango, izatea zoragarria izango litzateke. Zaurien beldur izan gabe.
Beraz, elkar eraiki dezakegu, eta hormak deseraiki ditzakegu, kolpez kolpe, adreiluz adreilu. Eta aske zara, gara.
Egin zaitez bazkide