Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gurutzeaga eta Ipintza kalean egin behar dituzten lanak direla eta, GI-631tik Gurutzeaga kalera sartzeko dagoen sarrera itxita egongo da datorren astelehenetik aurrera. Herri sarrerako sareta jarraia kendu eta hormigoizko aretak egingo dituztela azaldu du Udalak. Gainera, Gurutzeaga eta Ipintza kaleetan azpiegiturak sartu eta Ipintza kalean aparkalekuak berrituko dituzte. Gurutzeaga kaleko lanek astebeteko iraupena izatea aurreikusten dute, beraz, denbora horretan kalea itxita egongo da. Ipintza kaleko lanak bukatzeko berriz, hiru aste inguru beharko dituzte.