Albisteak

Gipuzkoak Errioxaren aurka jokatutako partida guztiak irabazi ditu Zestoan

Pasa den asteburuan GRAVNI txapelkektako pilota partidak jokatu dira Zestoako pilotalekuan. Bertan, Gipuzkoako selekzioa Errioxakoaren aurka aritu da, eta partida guztietan etxeko pilotariak irabazle izan dira. Asteburuan jokatutako partidekin GRAVNI txapelketako lehen fasea amaitu da eta orain finalerdien garaia iritsiko da modalitate bakoitzean.

Hemen dituzue ostiralean eta larunbatean jokatutako partiden emaitzak:

GAZTEAK

Alberdi 22 – 11 Ruiz eta binaka

Zubizarreta/Aranguren 22 – 12 Ortega/Jimenez

22 AZPIKOAK

Ugalde 22 – 15 Petite

Peña/Erasun 22 – 19 Sanchez – Prado

NAGUSIAK

Santxo 22 – 16 Cabrerizo

Urbieta/Gorrotxategi 22 – 8 Capellan/Marin




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide