Albisteak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izan da Aitor Salegi herritarra

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena jokatu zen atzo Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Aurretiaz sarrerak agortuta zeuden, beraz, leporaino bete zen aretoa.
Salegik ez zuen arratsalderik onena izan eta ezin izan zituen txapelketako final-laurdenetara sailkatzeko behar adina puntu lortu.
Mikel Artola izan zen atzoko saioaren irabazle 429 punturekin, haren atzetik Iñaki Zelaia sailkatu zen 412,5 puntu irabazita. Hirugarren berriz, Oier Aizpurua izan zen (401) eta laugarren Unai Izagirre (397,5). Aitor Salegi herritarrak bosgarren postua lortu zuen 390 punturekin, eta honen atzetik seigarren, Eneko Araiztegi sailkatu zen (389,5).
Atzoko sailkapena:
Hemen final-laurdenetarako sailkatu direnen zerrenda eta datozen  saioen informazio guztia.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide