Albisteak

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalera sailkatu da Jurdan Arakistain

Jurdan Arakistain Mutrikun jokatutako partidan

Maiatzaren 16an jokatu du finala, Getarian. Iraitz Huegun izango du bikote zestoarrak.

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finala jokatuko du Jurdan Arakistainek. Iraitz Huegun bikote duela jokatu du finala zestoarrak, Xabier Arizkorreta eta Eneko Sagarmendiren aurka. Getariako pilotalekuan izango da hitzordua, maiatzaren 16an, eguerdiko 12:00etan hasita. Pilotalekura bertaratzerik ez da izango baina ETB-1ek zuzenean eskainiko du finala.

Martxoaren 6an hasi zen Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketa. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako txapelketa da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide