Albisteak

Gipuzkoako herriarteko txapelketa hasiko da asteburuan

Asteburu honetan hasiko dira Gipuzkoako Herriarteko txapelketako lehen jardunaldiak. Maiatzaren 12an, ostirala, arratsaldeko 19:45ean Gomazko paletako partiduak jokatuko dira Zumaiaren aurka.

Hiru partidu jokatuko dira guztira, aurrena, banaka frontoi osoan, gero, binaka ,eta azkenik, banaka zazpiaren barruan. Honako pilotariak arituko dira herriko taldean:  Miguel Angel Diaz ( Mikela),  Josu Etxabe,  Manex Odriozola (Txapei II), Juan Jose Odriozola  (Txapei I) eta Josu Rodriguez.

Maiatzak 13an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan, eskuzkoak arituko dira Tolosaren aurka. Hiru partidu jokatuko dira. Kadete mailan Aiert Uria – Aritz Alonso  (ordezkoa: Eneko Luluaga), jubeniletan Unai Lizarralde – Ioritz Agirre (ordezkoa : Euken Zubeltzu) eta nagusien mailan Xabat Sasian – Oier Alonso (ordezkoa: Julen Odriozola)

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide