GIPUZKOAKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO BERRIAK

Gipuzkoako herriarteko txapelketan,  larunbatean  final zortzirenak jokatu ziren herriko frontoian Asteasuko taldearen aurka,honako emaitza hauekin:

Kadeteak : Mattin Eizagirre eta Oier Alonsok 22 -12 irabazi zuten

Gazteak : Julen Odriozola eta Ibai Salegik 22 – 7  irabazi ziren

Nagusiak : Adonis eta Unai Salegik, 14 -22 galdu zuten

Itzulerakoa  Asteasun jokatuko dute , Ostiralean arratsaldeko 7terdietan hasita, eta talde Zestoarra 2 eta 1 irabazita abiatuko da.

Aukera ederra dute gure pilotariek final laurdenetara iristeko.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide