Gipuzkoako Hitzak “Herriz herri” atalean Zestoari buruzko erreportajea argitaratu du
— 2017-11-07Gipuzkoako iparraldean, Urola Kosta eskualdean dagoen udalerria da Zestoa. 3.740 biztanle zituen iaz, baina demografia txikia izanik ere, azalera handiko herria da —43,69 kilometro koadro ditu—. Biztanle gehienak herrigunean bizi badira ere, sakabanatuta dauden inguruko auzo ugarik osatzen dute udalerria: Aizarna, Akua, Arroagoia, Arroabea, Iraeta, Lasao… Hain zuzen, hori da herriaren berezitasunik nabarmenena Josetxo Mendizabal alkatearen iritziz (Zestoa, 1955): “Herri txikiak bezalakoak dira auzoak, eta hori kontuan hartzekoa da Zestoa bere osotasunean kudeatzeko orduan”. Horretarako auzo bakoitzarekin “ahalik eta harremanik zuzenena” eduki beharra dagoela azpimarratu du alkateak. “Eta konplexua da bakoitzaren eskaerak eta beharrak aurrekontuen arabera lehenestea”.
Jarraitu erreportajea irakurtzen esteka honetan.
Egin zaitez bazkide