Albisteak
Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa irabazi du Jurdan Arakistainek
— 2019-03-14Pasa den asteburuan jokatu zen Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa Irungo Azken Portu igerilekuan. Jurdan Arakistain zestoarrak igeriketa egokituko modalitatean hartu zuen parte eta lehen postua eskuratu zuen.
Hiru urte zituela hasi zen igeriketan Jurdan. Zumaiako igerilekura joaten zen orduan eta oso gogoko zuen. Duela bi ikasturte Azpeitiko Izarraitz Igeri Elkartean hasi zen eta 2017ko maiatzean jokatu zuen lehen txapelketa. “Crol” eta “bizkar” modalitatetan aritzen da, 50 eta 100 metrotan.
Argazkiak: Marian Ibarguren
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide