Albisteak
Gipuzkoako odol-emaileen zozketako saria Zestoara
— 2016-07-20Gipuzkoako Odol Emaileak Elkarteak egin zuen zozketako sarietako bat Jabi Eizagirre zestoarrari egokitu zaio. Elkarteak lau sari zozketatu ditu, odol-emaileen artean saldu duen rifa batean, eta horietako bat tokatu zaio Eizagirreri: Mugaritz jatetxean afaria eta Hotel Londresen gaua.
Atzo, uztailak 19, odol-ateratzeak izan ziren Zestoako Anbulatorioan, eta hitzordu hori baliatuz etorri zen Gipuzkoako Odol Emaileak Elkarteko ordezkari bat saria ematera.
Zestoako Odol Emaileen elkarteko Nerea Ayastuy eta Aitziber Huegunek azaldu digute gutxi gora behera berrogeita hamarren bat pertsonak ematen dutela odola hilero. Talde berria sartu zenetik jendea lortzeko bide berriak abiatu dituztela azaldu digute, whatsapp eta facebook bidez deialdiak zabalduz, esaterako. Hori dela eta, jende gaztea ere gerturatzen dela azpimarratu dute.
Odol Emaileen Elkarteak herritarrak odola ematera animatu nahi ditu, eta horretarako, hemendik bi hilabetera, irailaren 12an, izango da hurrengo hitzordua.
Egin zaitez bazkide