Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Paleta Txapelketako denboraldiari hasiera eman diote gaur goizean Zestoako kiroldegian. Goizeko 10:00etan hasita, txapelketan parte hartzen ari diren 15 kirolariak hainbat partida jokatzen ari dira eguerdiko 13:00ak bitartean. Jurdan Arakistain zestoarrak bi partida jokatu ditu. Lehenengoan garaipena lortu du eta bigarrengoan berriz, galdu egin du. Datorren otsailaren 28an Legazpin jokatuko dute bigarren jardunaldia eta Zestoan eta Legazpin lortutako emaitzen arabera osatuko dituzte bikoteak. Behin bikoteak osatuta, udaberrian ekingo diote binakako txapelketari. Bestalde, bi saio hauetan emaitza onena lortzen duenak txapela eramango du etxera.
Hemen dituzue gaur goizean hartutako irudi batzuk: