Albisteak

Gipuzkoako sega txapelketa jokatuko da irailaren 4an Aizarnan

Argazkia: Aizarna.com

Gipuzkoako Herri Kirolen federazioak antolatuta eta Zestoako Udalaren laguntzarekin, 2021eko Gipuzkoako sega txapelketa jokatuko da datorren irailaren 4an Aizarnan. Saioa eguerdiko 12:00etan izango da, Aranburu landetxeko zelaian. Emakumezkoen mailan, Alaitz Imaz, Malou Henriksen, Ainara Otamendi eta Ainhoa Mazkiaranen artean izango da lehia. Gizonezkoen mailan, berriz, Julen Gabirondo, Jon Otegi, Mikel Lizartza eta IƱigo Mercader arituko dira.

Sega sail modalitateko txapelketa izango da. Sailak ahalik eta azkarren eta txukunenen ebakitzea izango da egin beharreko lana. Segalari bakoitzak bina belar biltzaile izango ditu eta ebaki ahala bistaratutako akatsak hurrengo mailarekin hasi aurretik txukundu beharko ditu segalariak. Gizonezkoek 1.000 metro karratuko sailak ebaki beharko dituzte, emakumezkoek berriz 400 metro karratukoak. Sarrerak bertan eskuratu ahal izango dira, hamar euroren truke.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide