Giro bikaina atzoko “Miseriaren adarrak” bertso saioan
Danbolin— 2023-08-25
Zestoako Gazte Asanbladak uda honetarako prestatutako ekintzen baitan Miseriaren adarrak bertso saioa izan zen atzo Zentroko Gaztetxean. Maddi Sarasua, Unai Eizagirre Attola, Oier Etxeberria eta Aitor Tatiegi bertsolariak igo ziren oholtzara eta jende dezente gerturatu zen hauek entzutera.
Bertso ekimen hau Ekida Arte Ekimen Sozialistaren eskutik jarri zen martxan duela hilabete batzuk. Bat-bateko bertsoez gain, bertso musikatuak eta bertso jarriek ere lekua izan zuten emanaldian eta amaieran mokadutxoa ere egin zuten.