Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Korrika txikia egin zuten atzo, ostiralez, Arroabean. Eskolako ikasle zaharrenak hasi ziren Korrika txikiarekin eta txikienekin amaitu zen ibilbidea plazan auzo guztia zeharkatu ondoren. Amaieran bertso bat abestu eta kalejira egin zuten elkarrekin. Ondoren Barbantxon korrikaren aldeko eskulanak egin zituzten.
Eguna ondo amaitzeko, Ederki Auzo Elkartean talo-jana egin zen.
