Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

624 zestoarrek hartu zuten parte erabakitze eskubidea aldarrikatzeko Bilbo, Donostia eta Gasteiz batu zituen giza katean. Zestoako GED taldeak atzoko egunaren balorazio “oso positiboa” egin du. “500 zestoar behar genituen guri zegokigun kilometroa betetzeko eta azkenean, 624 izan ginen. Aizarnazabaldarrak eta azkoitiarrak genituen alboan, hauek nahiko jende gutxi zirenez, zestoarrok bete genituen euren zati batzuk ere, horregatik ikusten dira hutsuneak zenbait tokitan” azaldu dute GED-ko kideek.
Manu Izetak Zestoako Gure Esku Dago taldearentzat egindako bideoa: