Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bihar, larunbata, jaitsiera faseko lehen partida jokatuko du gizonezkoen pefererente mailako taldeak. Idiazabalen izango da, arratsaldeko 16:30ean. Taldea animatzeko asmoz, partida ikustera joateko autobusa antolatzea erabaki du aste honetan ere Zestoako Futbol Klubak. Arratsaldeko 15:30ean izango da irteera Gurutzetik. Autobusean joateko aurrez izena eman behar da kirol klubaren sare sozialetan edo 689 629 093 telefonora WhatsApp mezu bat bidalita. Gaur izango da izena emateko azken eguna.