Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Bihar (ekainak 15) izango da Goilurrak Rallyaren VI edizioa. Tramu ezberdinetan lehiatzen den lasterketa da eta Zestoatik abiatzen da horietako bat: Endoia, Itziar eta Azkoitiko Madariaga auzoetatik igarotzen dena. Hori dela eta arratsaldeko 14:30etik 19:30era Zestoatik Endoiara doan errepidea itxita egongo da.
60 auto daude rallyan izen emanda eta Zestoan, Zubi-muxu ingurutik abiatuko dute lehenengo itzulia 15:30ean , eta bigarrena 17:55 aldera. 