Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak gominolak egiten ikasteko tailerra antolatu du bihar arratsalderako Alonderoko aretoan. Aiora Urbieta izango da tailerra gidatuko duena, eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko haurrei zuzenduta egongo da ekintza.
Tailerrak bi txanda izango ditu, eta bakoitzean gehienez 10 umek parte hartu ahal izango dute. Lehenengo txanda 16:45etik 17:45era izango da, eta dagoeneko plaza guztiak beteta daude. Bigarren txanda, aldiz, 18:00etan hasiko da eta 19:00etan amaituko da; oraindik plaza libreak daude parte hartu nahi dutenentzako.
Interesdunek izen ematea honako helbidera idatziz egin beharko dute: ekaingurasoelkartea@gmail.com.