Gonbidatuta zaude Argiola Kooperatibaren aurkezpen ekitaldira

Kaixo lagun!

Gutun honen bidez, otsailaren 23an egingo dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu.

Hilabeteak lanean daramatzagun herritar taldea gara. Energiaren gaiaren inguruan hausnartuz hasi ginen lehenik hainbat aukera landuz. Hastapeneko ideia horretatik herri proiektu bat eratzeko asmoa indartzen joan da. Energia Komunitatea sortzeraino eraman gaituen bidea.

Herritarrok osatutako kooperatiba eratzera goaz. Esku artean ditugun helburu eta proiektuak zurekin partekatu nahi ditugu, zuk ere bidearen parte izateko aukera izan dezazun.

Argiola kooperatiba sortzeko lehen urratsa aurkezpen ekitaldi hau izango da.

Bertan espero zaitugu. Ongi etorri!!

Eguna: otsailak 23, osteguna

Lekua: Zestoako kultur etxeko aretoa

Ordua: 18:30

Argiola




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide