Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Azaro bukaeran jokatu zen Euskadiko Oilagor Txapelketa Leitzaranen eta Gorka Bereziartua zestoarrak lehen postua eskuratu zuen. Bereziartuaren hirugarren txapela izan da aurtengoa; 2008an lortu zuen aurrena eta 2011n bigarrena. Asteburu honetan Espainiako XXIX. txapelketa jokatuko du Caceresen.