Agenda

GRAVNI Pilota Txapelketa

GRAVNI txapelketan ligako azken norgehiagokak jokatuko dira datorren asteburuan Zestoako pilotalekuan. Asteburu honetan Gipuzkoako selekzioak Errioxakoaren aurka jokatuko du. Ezker homan eskuz nagusien mailako bi partidak (eskuz banaka eta binaka) ostiralean, apirilak 15, 20:00etan jokatuko dira. Bertan, Santxo usurbildarrak Cabrerizo II profesional ohiaren aurka jokatuko du buruz buruko partida.

Larunbatean, apirilak 16, 16:00etan, gazte eta 22 azpikoen mailako lau partidak jokatuko dira. Zestoako partidetan Gipuzkoa ordezkatuko duten pilotariak ondokoak izango dira:

GAZTEAK

Banaka Alberdi eta binaka Zubizarreta eta Aranguren

22 AZPIKOAK

Banaka Ugalde eta binaka Peña eta Erasun

NAGUSIAK

Banaka Santxo eta binaka Urbieta eta Gorrotxategi




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg