GRAVNI TXAPELKETA ZESTOAN
— 2017-03-03Iaz bezala aurtengoan ere GRAVNI txapelketako ezker hormako eskuzko partidak gipuzkoako selekzioak Zestoan jokatuko ditu.
Txapelketa martxoaren bigarren asteburuan hasiko da eta Gipuzkoak lehen norgehiagoka etxean jokatuko duenez, martxoaren 11, larunbatez, afizionatu mailako pilotari hoberenen arteko partidak herrian ikusteko aukera izango dugu.
Gipuzkoarren arerioak Nafarroako selekzioko ordezkariak izango dira eta goizeko 11etan hasita jubenil mailako bi partida jokatuko dira, eskuz banaka eta binaka. Arratsaldeko 4etan hasita berriz, 22 urtez azpiko eta nagusien kategorietakoak.
Pilota partidak udal Kiroldegian jokatuko dira eta sarrera doan izango da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide