Albisteak

Greba dela eta, aldaketak izango dira gaurko hondakinen bilketan

Gaurko grebarekin bat egin dute Urola Erdiko Mankomunitateko langileek. Ontzi arinak ohiko ordutegian atera beharko dira, horretarako jarritako edukiontzi horietan.

Urola Erdiko Mankomunitateko langileek bat egiten dute gaurko greba deialdiarekin. Hori dela eta, gaur, osteguna, ez da kubo bidezko ohiko bilketa egingo. Ontzi arinak biltzeko edukiontziak jarri dituzte kartoiarentzako edukiontziak dauden guneetan. Herritarrek edukiontzi horiek erabili beharko dituzte ontzi arinak botatzeko ohiko ordutegian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide