Albisteak

GRI Castingseko Enpresa Batzordeak elkarretaratzea egingo du bihar eguerdian

GRI Castingseko Enpresa Batzordeak elkarretaratzea egingo du bihar eguerdian, enpresak 61 langile kaleratuko dituela salatzeko. Arroabeko bidesariaren ondoko biribilgunean egingo dute protesta, eguerdiko 13:30etatik 14:30era bitartean. Herritarrei zein insitituzioei hitzordura bertaratzeko deia egin diete.
Enpresa Batzordeak azaldu du joan den asteartean egin zutela enplegua erregulatzeari buruzko lehen bilera, Zumaian. Saioan negoziazio batzordea osatu zuten, eta hurrengo bilera martxoaren 21ean egingo dute. Bestalde, Enpresa Batzordeak administrazio publikoak interpelatu ditu, “gaian esku bat hartu eta GRI Castingsen industia politikaren alde borroka dezaten”.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide