Grises taldeak agur esango du, 20 urteren ondoren
Danbolin— 2022-10-26Grises talde zestoarrak hogei urteko ibilbideari bukaera ematea erabaki du. Atzo iluntzean eman zuten albistea, sare sozialetan argitaratutako ohar batean. 2023an taldearen azken bira egingo dute, eta bira hori Zestoan hasiko dute, Gure Bazterrak Fest jaialdian hain zuzen. Data gehiago aurrerago jakinaraziko dituztela diote, eta hitzordu horiek taldearentzat “bereziak” izan diren lekuetan izango direla azaldu dute.
“Gure bizitzako hogei urte sinestezinak: sei disko eta ehunka kontzertu hainbat kontinentetan, milioi bat esperientzia eta milaka amets beteta Grisesi esker. Jende asko ezagutu dugu eta esperientzia ahaztezinak bizi izan ditugu elkarrekin, izugarria izan da” adierazi dute musikagileek. Orain “abentura berriak” bizitzako garai dela gaineratu dute. Amaitzeko, eskerrak eman nahi izan dizkie zaleei “emandako guztiagatik”.