Albisteak

Grises taldeak ‘Talisman’ diskoa kaleratu du

Bueltan da Grises boskotea. Gaur kaleratu dute ‘Talisman’, taldearen seigarren diskoa. Eñaut Gaztañaga taldekidearen Gaztain estudioetan grabatu eta nahastu dute lana eta Víctor Cabezuelo eta Jurgi Ekizaren  musikariek kolaborazioak izan dituzte. Covid-19ak sortutako krisiaren eraginez atzeratu behar izan dute lanaren kaleratzea. Udaberrian,“Veneno” eta “Amazonia arde” abestiak aurreratu zituzten eta orain, taldearen jarraitzaileek, lana bere osotasunean entzuteko aukera dute. Inoiz baino indar gehiagorekin datozela azpimarratu dute musikariek.

Irailaren 26an emango dute diskoaren aurkezpen kontzertua Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eta hilaren 28an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eskainiko dute kontzertua, Xabi Bandinirekin batera.

Entzun ‘Talisman’ hemen.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide