[BIDEOA] Grises taldeak “Veneno” abestiaren bideoklipa kaleratu du

Hilabete honen amaieran kaleratu behar zuen disko berria Grises laukoteak. Momentu hauetan bizitzen ari garen egoera dela eta, diskoaren kaleratzea uda ostera arte atzeratzea erabaki dute. Musikazaleen gozamenerako, gaur goizean kaleratu dute disko berriko “Veneno” abestiaren bideoklipa. Amancay Gaztañagak zuzendu du lana eta Oier Arregi arduratu da grabaketa eta edizio lanak egiteaz. “Jende asko dabil egun hauetan musikarioi edo sortzaileoi nola lagundu galdetuz. Entzun gure musika, partekatu inguruarekin, gozatu eta ahalegindu gure esfortzua ahalik eta jende gehienari helarazten” adierazi du laukoteak sare sozialetan.Hemen duzue bideoklipa:https://www.youtube.com/watch?v=6vxawKc92_M&feature=youtu.be&fbclid=IwAR2m0jkYmV3aKEG9VjSONAL1IKyZ3j5ERP6tgBz5ZDbBEqdUeIH-Q-SDcjo