Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

`Gu gabe ere, biharamunean´ poesia errezitaldia antolatu du Arroabeko Ezkaizto Auzo Elkarteak iganderako. Itziar Ugarteren Gu gabe ere aurreneko poesia liburua oinarri hartuta eskainiko dute errezitaldia Ugartek eta Mikele Landak. Elkarrekin irudia eta soinua jarri dizkiote poesia liburuari, eta emanaldi bikaina eskainiko dute dute igandean, arratsaldeko 18:00etan, elkargunean.