Albisteak

Guraso-txokoa gaurtik aurrera erabilgarri

0 eta 3 urte bitarteko haurrek eta euren gurasoek Idiazpi auzunean egokitu duten Guraso-txokoa erabiltzeko aukera izango dute gaurtik aurrera. Udalak bi giltza jarriko ditu gurasoen eskura. Bata, Udaletxean egongo da 9:00etatik 13:00era bitartean eta bestea, liburutegian 17:00etatik 20:00etara erabiltzeko.

Haur bakoitzak heldu batekin joan beharko du, eta han, helduaren ardurapean egongo da. Informazio gehiagorako deituĀ  688 684 029 zenbakira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide