Albisteak

Gurasoei zuzendutako hitzaldi bana izango da hil honetan Aizarnan eta Arroabean

Gipuzkoako Foru Aldundiaren TREBA Gurasoak ekimenaren baitan, “Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak” hitzaldia eskainiko du Leyre Canok Aizarnan. Martxoaren 6an izango da hitzordua, arratsaldeko 17:00etan, kultur etxeko ganbaran. Hitzaldi honen bitartez, gure seme-alaben emozioak kudeatzeko eta zaintzeko kontuan izan beharrekoa landuko da, horrela, familiaren osasun emozionala zaintzeko tresna sinple eta eraginkorrak eskuratuz.

Saiora joateko asmoa dutenek aurrez eman beharko dutena Gaztelekuko 688 684 029 WhatsApp zenbakian. Osteguna izango da izena emateko azken eguna. Gutxienez, 10 laguneko taldea osatu beharko da hitzaldia aurrera eramateko. Hitzaldia euskaraz izango bada ere, aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko dute.

Bestalde, martxoaren 20an “Internet, pantailak, bideo-jokoak, sare sozialak… Onurak eta gatazkak nola kudeatu” hitzaldia eskainiko du Rakel Gamitok Arroabean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide