Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak eta Arremanitzek antolatuta, gurasoentzako hitzaldiak izango dira apirilaren 5ean eta 28ean Zestoan. Apirilaren 5ean, Nerea Sancho sexologoak “Haurren garapen sexuala eta gorputz esplorazioa” saioa eskainiko du, arratsaldeko 17:30ean hasita, Alonderoko aretoan.
Apirilaren 28an, berriz, Haizea Egigirenek “Ta oain ze in ber deu? Gure semeak pintsezaz jantzi nahi dula” hitzaldia eskainiko du, 17:00etan hasita, Aizarnako kultur etxean.