Albisteak

Gure Bazterrak Fest 2022 aurten Zestoan izango dela iragarri berri dute

Gure Bazterrak festibalaren 5.edizioa Zestoako plazan egingo dela azaroaren 5ean iragarri dute ekimenaren antolatzaileek gaur goizean. Edizio honetan antolakuntzaren aldetik genero irizpideak eta berdintasuna oinarri hartu direla ere gehitu dute, “horren isla izango dira talde guztietan parte hartuko duten emakumeak, izan ere, ezin bestekotzat jo dugu talde guztietan emakume batek gutxienez parte-hartzea. Musika jaialdi honen ahalik eta alderdi gehienetan emakumeen ikusgarritasuna aldarrikatuko da, eszenatoki gainetik hasi eta antolakuntzaraino.

Kokapenari dagokionez esan dute antolatzaileek jaialdia beti leku berezietan antolatu izan dela “Zestoak xarma berezia dauka guretzat, musikalki oso aberatsa den herri bat da, herriaren historiak ala erakutsi du, talde pila egon dira eta daude gaur egun. Horietatik asko eszenatoki handietara iritsi direnak eta iritsiko direnak ere”. Erreferenteei dagokionez esan dute erreferente hauek hausnarketarako bidea ireki diotela, “talde guzti horietako partaide gehienak gizonezkoak dira, eta emakumezko erreferente oso gutxi izan dira herrian. Horregatik, garrantzia eman nahi diogu erreferente berriak sortzeari”.

Sarrerak jada salgai daude Entredium-en eta kartel osoa irailaren 16an iragarriko dute.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide