Albisteak

“Gure eskola hobeto ezagutzeko” solasaldia ikastetxean

Ekain guraso elkarteak eta Zestoako Herri Ikastetxeak elkarlanean antolatuta, “Gure eskola hobeto ezagutzeko” solasaldia izango da datorren asteartean, hilak 15, ikastetxeko jangelan, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara. Solasaldiaren helburua Zestoa Herri Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak egindako galdeketan jasotako zalantzak argitzea da; hots, seme-alaben heziketa prozesuari buruzko kezkak gurasoen eta eskolako organo desberdinen artean nola elkarbanatu aztertzea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide