Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gure esku Dagok abenduaren 31rako “kriseiluen ekimena” antolatu zuen, baina ekimen hori atzeratu egin behar izan dute antolatzaileek. Kaleratu duten oharrean diotenez “azkenaldiko eguraldi lehorrak eta dabilen haizeak arriskutsu egiten dute kriseiluak aireratzea”. Izan ere, sute arriskua dela eta, Suhiltzaileek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kriseiluak ez aireratzea gomendatu dute.
Honela, Gure Esku Dagok ekimena udaberrira atzeratzea erabaki du. “Kriseiluen txartelak erosi dituzuenok gorde txartelak udaberrirako. Erabakia ulertuko duzuelakoan, barkatu eragozpenak” esanez amaitzen du Zestoako Gure Esku Dagok kaleratu duen adierazpena.