Albisteak

Gurea Kultura ekimena antolatzeko bilera irekia egingo dute gaur arratsaldean

Gurea Kultura ekimena antolatzeko bilera irekia egingo dute gaur, arratsaldeko 19:00etan, Alonderon. Antolatzaileek jakinarazi dute, ekimena antolatzeko jendea behar dutela, eta herritarrei gaurko hitzordura bertaratzeko deia egin diete. Norbaitek bilerara joan ezin badu, baina ekimena antolatzeko edo egunean bertan laguntzeko prest badago, gureakultura@gmail.com helbidera edo @gurea_kultura Instagram kontura mezua bidaltzeko eskatu dute.

Zezenketa garaian herritarrei alternatiba bat eskaintzeko helburuarekin jaio zen 2018. urtean ekimena eta arrakasta handia izan du urtez urte.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide