Albisteak

Gurea kulturak aurkezpen festa egingo du ostegunean

Gurea kultura taldeak aurkezpen festa antolatu du ostegunerako, hilaren 5erako. Arratsaldeko 20:00etan hasita, Mahl Kobat artistak kontzertua eskainiko du udaletxe azpian. Mahl Kobat izen artistikoaren atzean Beñat Bidegain musikaria dago. Duela gutxi kaleratu du bere lehen bakarkako lana, Zelan apurtu pertsona bat izeneko diskoa.

Era berean, aurtengo egitaraua aurkeztuko dute eta antolatzaileek jakinarazi dutenez,  jan-edana ere ez da faltako.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide