Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zezenketa garaian herritarrei alternatiba bat eskaintzeko helburuarekin jaio zen 2018. urtean Gurea Kultura ekimena. 2018an eta 2019an arrakasta bikaina izan zuen egitasmoak, eta hamarnaka lagun bildu ziren estazio zaharreko oholtza aurrean.
Aurtengo festetako ere egitarau oparoa antolatu dute taldeko kideek. Bi hitzordu izango dira: irailaren 8an bata, eta 9an, bestea. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera musikaz gozatzeko aukera izango da. Ostegunean Feline, The Clayton eta Toc taldeek hartuko dute oholtza, eta ostiralean, Odei Alkima eta Bassagain musikariek alaituko dute giroa.