Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gure Kulturaren antolakuntzapean, “Gurean” izeneko dokumentala ikusteko aukera izango da apirilaren 3an, ostegunez, Alonderoko aretoan. Emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
Dokumentala Askekintza elkarteak ekoitzi du; zuzendaritza, produkzio eta edizio lanak beraiek egin dituzte. Elkarte honek animalien eskubideen alde lan egiten du, eta dokumentala lau urtez grabatutako irudiekin osatua dago, gehienak ezkutuan hartutakoak.
“Gurean” dokumentalak Euskal Herriko jai ezberdinetan gizakiz besteko animalien erabilera erakusten du, ikuspegi kritiko batetik. Emanaldiaren ostean, Askekintzako kide ohia den Ion Cerezorekin solasaldia egiteko aukera ere egongo da.