Albisteak

Gurutze Jubilatuen Astea egingo da azaroko azken astean

Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak antolatu du aurten ere bere jubilatu astea. Aste osoan zehar egunero izango dituzte ekintzak Gurutze jubilatuen tabernan, nahiz herriko bi egoitzetan.

Egitaraua:

Azaroak 27, astelehena. Bingoa jubilatuen tabernan 16:00etan.

Azaroak 28, asteartea. Karta jokoa Gisasola Egoitzan 17:00etan.

Azaroak 30, osteguna. Karta jokoa San Juan Egoitzan 17:00etan.

Abenduak 1, ostirala. Arratsaldean tortilla pintxoak eta gaztaina erreak dastatu ahal izango dira jubilatuen tabernan 18:00etan.

Abenduak 2. larunbata. Goizeko 10.00etan kiroldegitik aterata Bide Osasuntsua. Ondoren, pintxo dastaketa jubilatuen tabernan.

Abenduak 3, igandea. Ohiko elkarte bazkaria Gurutze jubilatuen tabernan 14:30ean. Aurrez, 12.30ean urtean zehar hil diren bazkideen aldeko meza ospatuko da. Azaroaren 24rako eman beharko da izena 943 147 091 telefonora deituta. Menua: txorixo egosia, porru betea, arrain budina, salda, legatza erromatar erara, azpizuna barazkiekin, tarta, ardo eta kafea. Prezioa: 50 euro.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide